Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

MON FRÈRE

 

 

 

Zure noraezaren deia jaso dut mugikorrean,

hatsalboka egin duzu

Nazioarteko zubiaren honaindira,

poliziaren argiak atezuan dira Bidasoaren gainean,

auto guztiak gelditu eta miatzen dituzte,

paperak, galderak eta begiradak,

txarrantxa-hesi gehiegi gauza onerako.

 

Zaldi izutuaren begiekin heldu zara,

gau honek ez du ihesbiderik eskaintzen,

hemen amaitzen da gaurkoz zure exodoa;

nondik zatoz, nora zoaz, zein da zure izena,

hitz gutxi eta urduritasun handia,

eskularru bustiekin estutu didazu bostekoa,

mon frère deitu nauzu gero.

 

Gaueko hamabiak, berandu da,

etxera sartu naiz nire larriminari

pasabide humanitario bat ireki ondotik.