
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
POZIK ZATOZ
Arratsaldeko zortzi eta erdiak dira
eta eguzkia gorenean
da oraindik
hondartzatik zatoz
harea aleak oinetan
txirrinda zaharra
eskuetan
etxerako aldapa igotzean
bularra hauspotu zaizula
nabari da
eguzkitako betaurrekoak
buru gainean
kresal usaina dario
zure azal brontzeatuari.
Brokante azokan
erositako sandalia greziarrak
erantzi eta dutxan sartu zara
bizitza berez dator
xalo eta arin
ez inork, ez ezerk
ez du behartzen izatera
buruan toalla eman duzula
ikusi dut erdi irekitako atetik
“agorrilak urte osoan
iraun beharko luke”
esan didazu
zangoak depilatzen
dituzun bitartean.