
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
AMETS GAIZTOA
Pentsatzekoa zen esnaera txarra izango nuela.
Ondo lo egiteko ezinbestekoa ei da
erritual bat errespetatzea,
alkohola, nikotina, kafeina ekiditea,
estresarekin amaitzea.
Baina horrezaz gain
izenda daitekeen guztia izendatu
beharko nuela esan zenidan,
errezeloak ez gordetzeko luzaroan,
etxetik irten eta airea hartzeko,
beldurrari beldurra galdu behar niola,
ez egoteko atezuan etengabe,
telebista ez begiratzeko larregi,
lagunengana egiteko sin falta
eta abar.
Alferrik ordea.
Saguzar nanoek
zintzilik segitzen dute nire imajinarioan.