
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
GERO ARTE
Iratzargailuak betiko tenorean esnatu zaitu,
astelehena da zure laneguneko agendan.
Burukominez jaiki zara
gaur ere
gogokoen duzun trixerta jantzi duzu
galtza bakeroak lotu ondotik.
Ohea egin, hortzak garbitu,
Euskadi Irratia ezarri dialean (94.0 FM) eta
kafea mikrouhinean berotzen ipini duzu.
Zabor-poltsa betea, beti bezala.
Segurtasun Sailetik kontuz ibiltzeko esan dute
Irun-Behobiako noranzkoan.
Zaku bandoleroa bizkarrean, Converse zapatillak lotu
eta bazoaz Efferalgan bat irentsita.
“17:30ean mamografia” idatzi duzu post-it batean,
berandu zabiltza betiko legez.
Atea bizkarrean tanpez itxi eta joan egin zara
eskuaz muxu bat airean grabitatzen utzita.