
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
NIRE AUZOA
Evariste Baignolen
beste egun bat da gaurkoa
kale garbitzailea udatiarrak balkoitik
botatako zigarro muturrak jasotzen ari da
sncfko Begnat jubilatuak ehiza arrazako
zakurra sartu du Clio auto zaharrean
lanak direla-eta madarikazioa du
murtxikatzen txiklea bailitzan
buruan tumorea duen Jean-Michel
ospitalera joan da scanner bat egitera
udaltzainak isuna ezarri dio
gaizki aparkatuta dagoen autoari
eta beheko biribilgunean elgarretaratzea
antolatu dute urteko egunik tristeenaren aurka.
Portuges jatorriko Margaida
haur batez erditu da atzo
—Wenda, gazte borrokalaria
esan nahi du—.
Kostaldeko Done Jakue bidea igarotzen den
kartier historikoan da Evariste Baignol kalea
bertatik dira igarotzen
erromesak Compostelara bidean
ilargi beteak farola handi bat dirudi
hemendik begiratuta
Evariste Baignol auzoan
denok ezagutzen dugu elkar
etxerik dotoreenak bota eta berriak eraikitzen
dituzten paristar aberatsak izan ezik.