Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ATZO

 

 

 

Sumatu

zintudan

nire bizkarrari

segika

kale okerretik

gorako estratan

 

berdatea

zure begietan

lokartu zen antza.

 

Etxeko ate

eta leihoak

irekitzera etorri zinen,

garai bateko

zauri zaharrak ixtera.

 

Nire denboraren

orratzak aldatzera

etorri zinen

zeure ilargi

eta eguzkiarekin

batera.

 

Itsasoan

ardiak ikusten ziren.