
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
SOS DEIA
Non sosegua hartu,
ez zuen besterik buruan.
Narrastiak legez
azalberritu nahiko luke,
norabide berri bat hartu,
indarrak bildu.
Barkatzeko, ez duela
aspergarri izan nahi.
Atzominez bizi baino nahiago
damnaturik aurrera egin.
Honek guztiak ez ei du erremediorik,
oinaze baten orografia omen
bere amesleku bakarra,
barkatzeko behin eta berriz.
Ilargiari zaunka ari den zakurra
legez dabil, arima errari:
ez duela inork ulertzen,
lantegitik bota ei dute
eta ez dela justua
eta adur txarra duela.
Lagunduko nauzu, ezta?
Hautsia sentitzen dela,
bide okerrak hartu ditut beti
esan dit erdi negarrez,
ahotsak entzuten dituela,
asko maite du poesia
eta nirekin hitz egin nahi duela.
Ez galdu denborarik
etorkizunik ez duen iraganarekin,
Leopoldo Maria Paneroren
begiradarekin esan dit.