
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
ESANAK
Begiratu batez
pozik bizi zarela
pentsatuko nuke
beti egongo dela
zure beharretan
borroka galduren bat
hala ere,
ezin egiaztatu
zure ezorduaren lorratza
eta ezin
asmakizunetan hasi
baina zuk esan zenidan
ahaztu gabe ezin ginela bizi
eta oroiminez hil gintezkeela
ostendu ezinezko galderak
ditugula erantzuteko oraino,
iparra galduagatik
ezagutzen zenuela bidea,
are gaueko loezinetik
ere salbatuko ninduzula
hori guztia eta gehiago
esan zenidan
zure besarkada bat baino
ez nuen behar ordea.