Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

AKORDUA

 

 

 

Hondartza bustia

eta zu baino ez

oinetakoak eskuan,

neguantzeko goiz baten

ezorena,

argi okrearen

berotasuna,

sentimendu kontrajarrien

zirimolan paseatzen,

zer egin edo zer ez

pentsamenduen sigi-saga

etengabean

bakardadeari aurre

nola egin asmatu ezinda,

isiltasunak

zure lorratzak desegiten

dituela ohartu gabe.