Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 
Joan da negua
Mikel Ibarguren, 2011

Mikel Ibargurenen lehen poema bildumak kartzela zuen herstura, bigarrenak deserria zuen mindura. Joan da negua du izenburua laugarren poema liburuak, eta heriotzaren eta bizitzaren arteko gatazka du gai nagusia. Hurbilekoen arteko gertakari lazgarriek eta minbiziaren erasoak bizipen larrietara eraman zuten Ibarguren: ”Heriotzaren irudia pixkanaka errebelatzen doan argazki baten antzekoa da, gero eta gardenago ikusten joan naizena”. Garai ilunetan argitasun bila, goibeltasunetik bozkariorainoko bidea urratzen duen ahotsa da Ibargurenena.

kritikak:
Bizitza bera, Javier Rojo, El Correo, 2011-06-11
«Egunerokotasunetik hartutako irudiekin egindako poemak dira Ibargurenenak. Baina egunerokotasun hori zehatza ez delarik, abstraktuak suertatzen dira bere poemak, unibertsalizatu egiten baita jarrera, manierismora heldu gabeko poesia landuaren bidez».
Negutik, Leire Lopez Ziluaga, Berria, 2011-07-10
«Liburuak maila nahiko onari eusten dio hasieratik bukaerara, nire iritziz, baina zenbait poema bikain falta zaizkiola iruditu zait, liburua biribiltzeko. Hala eta guztiz ere, liburu interesgarria egin du Ibargurenek, eta gustura irakurri dut».
Aresti eta Zea Mays, Igor Estankona, Argia, 2011-07-24
«Subkontzienteari kasu gehiago egiten dieten zoroek arrisku handia hartzen dute, baina eurek gutxienez, noizean behin, aurkitzen dute diskurtsoa. Joan da neguan, hori bai hori, egon badagoen eta barrunta daitekeen emozioa hitzek eurek hozten dute maiz».
Beste aldea, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2011-09-30
«Irakurleak aurkituko du emozioa liburuan zehar, nahiz eta horretarako irakurketa arretatsua eskaini behar dion Ibargurenen proposamen poetikoari eta horrela emozioa dastatuko du».