Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

EZ DA INOR AGERI

 

muga ezarrien presentziak ito egiten gaitu oraindik

handik esnatu gara amesgaizto honetara

ez da inor ageri argiaren haraindian

ebakuatu egin dituzte begiradak

begiak husteko abisua eman ostean

 

ilunpean gabiltza bakardadezko izozmendien kontra

amaraunetik aska ezinik

elkarren haztamuka

hitzak ere zauri ditugun

gorputz hautsion barrenean

 

lehen elurtearen ostean

ez da oraindik inor jaio gure eskuen uberara

 

urratu dira arrakalak

aho batez