Aurkibidea
1
2
3
4
IXTEKO ORDUAN
adokinezko kale hertsiak zelatatzen ditut
isilik dagoen kantoitik
atsedenik hartzen ez duten urratsetan irmotu naiz
ausentziaren alde zaharrean ezkutatu
galtzeko beldurrik ez duten begietan gordez
hamabiak laurden gutxi dira erlojuaren antzokian
zure loaren kadentzia bera izan nahi nuke
galeraren ezpainak dastatu
gelditzen zaigun denbora tartean
barkatzeko baina itxi egin behar duela
esan dit ostalerrak manerak zainduz
nongoa naizen
eta ez naiz galderari erantzuteko gai izan
nongoagoa naizen dakidan arren