Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ITXARONGELAN

 

diotenez laster jakingo dugu

Richter eskalan zenbatekoa den

larrimin honen eragina

non den artega honen epizentroa

azpiko erroen mugimendu telurikoa

 

itxarongeletako hitzorduetan

nire zalantzen bazkaleku diren gogoetek

ez dute ez amaierarik ez azken hitzik

 

hazten ari den izu-laborriari

biopsia egin beharko zaiola diote

bizitzaren eta heriotzaren arteko etena

handitu ez dadin

 

hasperen aldi bakoitzean

amesgarriak diren garaiak ditut xerkatzen

etorriko diren ikarak garaiz igar ditzagun

 

argiloaren ostean hausturak osatuz usu

zure bufandaren hotza jantzi dut

eta egunero egiten dut topo itxaropen higatuekin

gertuen dagoen izarrartearekin

 

dena idatzita gelditu da

ederra izango da mendekua