Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ZURE ISPILUAN

 

geure baitan gordetzen dira

haurtzaroan marrazturiko

irlarik ederrenak

 

egunez egun duinduko ditugu

hitz sotilenen esanahiak

hemen para ditzagun lerroz lerro

 

noizbait entzun gaitzaten

damurik agertu gabe

ezinduko gara azkeneraino

 

oraindik orain

galderak beste galdera bat dakar

erantzunen ordez

 

goizaldean nire burua ikusi dut

zure ispiluan lausoturik

minsor