Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ZENBAT BIDER

 

zure zubiak besarkatzean jakin gura nuke

edonora eramango nauen trenik baden

ihesbiderik baden

desertura doana

zugana doana

 

pentsamenduak patrikan ditudala

urrutiminen egoitzetara gura dut

baina noraino hel daitekeen bat galdetzen dut

etorkizunaren zabalera zenbatekoa den jakin gabe

 

zer esan nahi didazun badakit

maiz besteren atoiak garamatza gu ere

alde batetik besterako zeharkaldian

hutsuneak nola bete ez dakigula

egiten dugu aurrerantz horretara

 

libre izan arren ez zara aske sentitzen

ikusten ez diren mugek osatzen dute zure barrutia

gogoan dut oraindik zure ahotsaren urratua

gogorik gabeko keinu hutsala

horregatik itzuli da soa nigana

erreka-lainotik

 

etorriko dira

azalpen beharrik ez duten biharamunak

arrapostu gabeko galderez beteta

aingurak altxatzeko indarge

 

sinets iezadazu

gau beltzaren hurbiltasunak

ederrago egiten du eguna

 

eta galdetzen jarraitzen dut

zenbat bider hil behar ote den

behin bakarrik bizitzeko