Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ZUGANA

 

zuganantz ninderamaten arrastoak

galdu egin dira itsasgorarekin batera

orain ez dakit nora egin nola heldu

Karrika Handitik Duconteniara eginez

zutaz egin dut galde

pentsamen setiatuetan ostatu harturik

 

Archiluatik behera egin dut azken saiakera

bakardadearen urratsak eta nireak senidetuta doaz

urertzetik gora egin dute

galbiderik ez delakoan

aurkituko zaitudan berme apurrarekin

 

zuganaino iritsi nahi nuke egun

akorduaren gerizatik aldendu gabe

haizearen hatzak ileetan izan arren

kazkabarrak poltsikoak beteko badizkit ere

zugana egin lerro-lerro

kale itsu honetatik atera nadin

neure zainek lotu aurretik

 

zugana

begirik bildu gabe