Aurkibidea
1
2
3
4
APIRILAREN IRAGARPENA
egunak argia erein du goizean goiz
ezpainak hutsetik ernatu dira apirileko aldirietan
izarazko bizkarrak urratu nahirik
zure ahoaren mindurak
nire sentimenduen zirrara eragin du
zugan duzun emetasun guztia
nire sabelpean joaldun dabilenean
maiteminez duindu ditugun desirak
gaizki itxitako poroen zaurietan larrutu dira
gure haragi biziak irekiz
apurka deseginez doazen itzal bi baino ez gara
isiltasunaren iragarpenean errotuz
eta zure gorputza amaitzen den lekuan
hasten da nirea
hitzorduak azkentzen diren teilatu zulatuetan
nire ondoan zaude baina urrun hala ere
kaosaren teoria guztien gainbeheran
beti geldituko da
musuen higaduran berpizteko aukera