Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

BARKATU BAINA

 

neguak ez du zertan

elurra ekarri

 

esan gabeko hitzak

oldartu egin dira aho itxietan

 

gauaren bestaldeak eguna zor dio

itxaropena aldarrikatzen duenari

 

barradera berriak egin behar dira

desolamenduen geldiarazteko

 

barkatzeko ahaztu egin behar dela diote

ahazteko barkatu behar den jakin gabe

 

maitasunak ez du zertan

amore eman