Aurkibidea
1
2
3
4
HARAGO ZAUDE
itsasoak eta ortzimugak bat egiten duten lekuan
desira bat gordetzen dela pentsatu izan duzu beti
zure jakinminak ez dauka bukaerarik
zeru hustua miatzeari ekiten diozunean
zeure baitan bildurik nigandik aparte zaude
behialako liluretan gogoa ezarriz
abiapuntu berriak dituzketen ahaleginetan zara tematu
jomuga berriak dituzu zerrendatzen
baina hala ere urrundu egin zara
egun argiz
negutearen kristaldegira
nola diren kontuak
orduz geroztik
zure isiltasunak barrutik jaten nau