Aurkibidea
1
2
3
4
DEITU
deitu utopia nahi baduzu
deitu datorkeen etorkizuna
gaua betirako balitz legez hedatu da
eta nondik norako ahalbidean
elkarrengandik asko urrundu gabe
egin dezakegu harago dagoen azkorrira
deitu ipar-haizea nahi izanez gero
deitu itxaropenaren gramatika
ukazioaren gorabehera amaigabean
zenbat iraungo dugun ez dakigula
uneak igaroan doaz besterik gabe
norabide bereko paraleloetatik landa
geroak zer ekarriko duen ez dakigu
zerua urrunduko den instantean baina
deitu insomnioa amesgaiztoen ifrentzuari