Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ETORRI BEZALA JOANGO NAIZ

 

gogoan ditut denboraz besteko helbideak

badakit non igarotzen dituen gauak egun guztiak

ezagutzen ditut sentsazioen partitura idatzi gabeak

itsasgorak noren belaunak bustiko dituen

galderak burmuinaren zein aldetan metatzen diren

 

zure iragana ikusi dut arrotz diren lautadetan

beste jite bat dakar orain zure ahoak

eta garai txarren izotz-aroa lurmendu zenetik

etorri bezala joango naiz

hitzaz beste egitera zorionaren aldirietara

lur elkorrak oroituko nauen haragora

 

arazoek gainezka egin dute uhalde hauetan

zuhurtziaz ibiltzeko agindua zabaldu duten arren

ez nazazu ekarri gaur alde honetara

utz nazazu oroimenaren bestaldean

ez izaten