Aurkibidea
1
2
3
4
ESAN BEHARRA
hamarkadaz hamarkada heldu gara
iragankume izatetik
biharko eguna fruitu umotua bailitzan ukitzera
orain eremu laiotzak sumatzen dira
ilundi arpilatuen zimenduetan
eta amodio horien esangura ulertu orduko
hurbiltzen gara amildegiaren ertzera
desiren meandroetan murgilduz
ezin zuen bestela izan
zure sustraiak ikusi ditut
oinazearen epidermisean hazten
eta min dagit ez esateak