Aurkibidea
1
2
3
4
GOGOAN DUT
jasandako guztia jasan ondoren
gau zuriaren ostean amodio eske
etorri zen zure soaren galarrena
ez zen desira ezpalduen hutsunea soilik
aspaldian sentitu gabeko barne dardara izan zen
ozeanoak ur tanta zirudien begiaren sakoneran
leihora egin genuen begiraden bila
eta albo-kalteak zerrendatu
baina mezu galduen arrastoak baino ez genituen aurkitu
ezpain anonimoetan kresaldurik
ez genekien nondik agertu zen ilargiaren aztarna
non ernatu zen goiz alba
izateko arrazoirik bazuen geroak
mindurak noiz arte iraungo zuen
izugarria zen ilunabarraren hurbiltasuna
euriaren usain hezea
hodeiak doluminez zetozen gure gainera
horixe baino ez dut gogoratzen
horixe eta zure ahots zilarra utopiaz galdezka