Aurkibidea
1
2
3
4
BARRURAKA
globulu zuriek behera egin dutela
eta mikroorganismoen aurkako defentsak
ahuldu zaizkizula esan didate
barruraka zabaltzen den eritasunak
ez dizu atsedenik ematen
odolaren koagulazioa astiro doa
sentipenen mapa antzaldatuak
baino ez dira biharamunak
eta hitzak datoz zure gorputz osotik
gogo biziz desiraz jabetuta
geroztik barrura begira bizi zara
zeure oroitean orbandua
zarakarra azalari bezala