Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

IRAUN

 

iraun egin behar duzu

arrisku guztien gainetik

ukaldien azpitik

 

iraun ataka gaiztotik eginez

elkarren hondoa haztatuz

arteria nagusiak kausitu arte

 

hazion minberak jasoko ditugun arte

ezkutuan ditugun garrasi-aiztoak

jasanezin direino

 

iraun gogo zartatuokin

bularretako armarri pitzatuak

harrietan fosildu arte

 

ezinaren arroiletatik irten arte

harea idorrean

erbesteak desegiten direino

 

nahi duzun guztia

baina iraun

uhinen ahoskeran itzultzen zaren arte