Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

HEMEN

 

xede jakinik gabe zoaz

Victor Hugo kaleko espaloian zehar

zubiaren bestalderaino

barnean bizi-irrika duzula

 

hala eta guztiz ere

egunen joanak

harantzago ezartzen zaitu

honantzago beharrean

 

noiz edo noiz

hegoaldera egin guran

minberaz gogoratuko duzu

iparraren diosala

 

aiher zara

eta lehenengo aldiz bada ere

bide honen helmuga bilatzen duzu

harresi urratuen bestaldean

gautze ororen distantziak laburtu ondotik

 

benetan esatea nahi baduzu

hemen ez duzu

bilatu nahi duzun hori aurkituko

itxaroten duzun horren zantzurik sentituko

 

hemen ezinak ezinago dira

bakardadeago bakardadeak