Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ASKATASUNA, HERRIAREN GIDARI

            Eugène Delacroix

 

 

 

Bosgarrengo leihatilan den

funtzionarioak betaurrekoen gainetik

begiratu eta politeziaz esan dio,

hatz artean boligrafoa duelarik,

ez duela formularioa ondo bete,

xehetasun gehigarriak falta direla,

bertako legeak bortxatu eta

muga ilegalki zeharkatuz sartu dela.

Egoera irregularrean dela beraz

eta ezin diola segidarik eman

bere enegarren eskaerari.

Ulertzen duela baina ezin duela

deus gehiagorik egin,

legeak ez dituela berak asmatu,

ez dela bere errua hau dena.

 

Ordu bietan amaitu eta

etxera egin du funtzionarioak,

gorbataren korapiloa askatu,

kafea mikrouhinean berotzen ipini

eta Fortniten hasi da jolasean.