
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
HERIOTZA EZ TRAUMATIKOA
Lankideak tipo alegera zela
esan du etsita,
sinestezina dirudiela,
atzo bertan egon zela berarekin,
zigarreta bere esku dorpeekin
biltzen ikusten duela oraindik,
betiko Würth markako
kotoizko peto marroiekin,
bisera zaharra buruan,
irribarre maltzurra ezpainetan.
Bizkarreko minarekin zebilela,
baina ez kezkatzeko, ondo zela
nahiz eta lantokian Fenwick orgak
harrapatu zuenetik ez zen erabat osatu.
Bere buruaz beste
egin duela zabaldu da,
esan du beste lankide batek
barbiturikoak hartzen zituela
eta bere etxean zetzala gorpu
zoruan botata.
Aldi baterako
bizitza prekarioan zen
lankideari autopsia egingo
diola agindu du forentseak.
Beilategitik etxera bidean,
esnebidean aurkitutako zulo beltzak
unibertsoa ulertzeko modua
alda dezakeela entzun dut.