Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

AURRERA

 

 

 

Etsi-etsian

aurrera egin,

behingoz

pausoa luzatu

norantza argi batekin,

berme sendo batekin;

beldurrak uxatuz,

desioak biluztuz,

begietara begira

ausart;

itxaropenez,

atzo eta gaur,

bihar eta etzi,

aldiro

berriro jaikiz

ahal den moduan;

hegal aske,

ahoz aho,

hortzak estutuz,

baina aurrera,

batzuetan

estropezu eginez,

bestetan

harriari ostiko emanez.