Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

TRENAREN ZAIN

 

 

 

Goizaren ertzean

Aturri ibaia agertu da lanbropetik

 

Errobirekin bat egin

eta hazita dator ozeanorantz egiteko

 

lauhazkan noa, orpoak urratu arte,

hatsa galtzear

 

Henri Grenet zubi gorria igarota

iritsi naiz

 

Sainte-Ursule karrikako

tren geltokira

 

jendarme pare bat baino ez

sarreran zaindari.

 

Albiste garrantzitsurik

gabeko eguna da gaur

 

bidaia agentziek

zeru urdin argiak

 

eta artxipelago exotikoak

eskaintzen dituzte

katalogo distiratsuetan.

 

Eta berriro nire buruko lainoetatik

euri txiki hau.