Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

NAVARRENX

 

 

 

Oraintxe bertan

—zergatik ez?—,

ekainean,

ekainaren 28an

zehazkiago esanda,

Biarnoko herri galdu

batean dagoen

ostatu bakarrean,

adineko jendea

—aterkiak eskuetan—

elizatik irteten ari

den une honetan bertan,

garai bateko oroimenak

induskatzen ariko

banintz bezala,

denbora geldituaren

leiho hegian jesarrita,

begirik kendu gabe

gauean katigaturik

gelditu diren sentipenak

askatu nahian,

noizero etortzen den

ahanzturarekin bizitzea

egokitu zait,

baina orain hemen naiz

eta orbainak izan arren

ez dut minik sentitzen,

euriari beha nago,

txolarreak putzuan

jostari dabiltza.

 

Eskertzen da

isiltzen naizenean

zer esan nahi dudan

ulertzen duen norbait

izatea ondoan.