Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

DEI GALDUA

 

 

 

Behin baino gehiagotan

esan zenidan, badakit

 

zerbaiten kontra baino

hobe zela beti zerbaiten alde egitea.

 

Ez zenuela nire izena

gehiago inbokatuko

ez dadin alferrik

galdutako beste belaunaldi

bat izan nirea.

 

Inauterietan ikurrin beltz bat

ezarri behar genuela

Ziburuko Bordagaineko talaian.

 

Aspaldiko kontuak dira

eta sinetsi nahi nizuke.

 

Patrikan dei galdua dut ordea

erbesteratuak izan ginen

paradisutik egina.