
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
BI AGIRI
Amarekin telefonoz hizketan
ari zinen bitartean
heldu ziren bi agiriak:
lehenak frantziar lurraldetik
irteteko agindua zuen,
bigarrenak frantziar estatura
bueltatzeko debekua.
Ez dut ulertzen
esan zenidan,
Lurra Jainkoarena da
ez gizonena.
Amets hautsia nylonezko
motxilan sartu eta zubi azpian
aterpetu zinen gau beltzari
itxaropen eske.