
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
Aurkibidea
ILEN
EBIAKOITZ
EGUEN
IGANDE
ESAN BEZALA
Agian —zergatik ez?—,
izan ninteke hitzekoagoa
idealistagoa —batzuetan—
errealistagoa —bestetan—
egunen arabera izan ninteke
— ziur— baikorragoa edo ezkorragoa
izan ninteke
—baliteke— ausartagoa ere
gorrotagarriagoa
edo —segun eta noiz— maitagarriagoa
baina agian izan ninteke
zure ibilian den bidea ere —imajinatu—
dei larri baten mugan
—oraintxe bertan— luzatutako esku urduria
azala ebakitzen
duen zauria —zentzu figuratiboan—
kopetako izerdia
edo argi zirrintaren haustura —sinbolikoki hitz eginda—
pentsatzen jarrita —horratx— izan ninteke
zure bihozminaren azken erregua ere.