Haize begitik
Haize begitik
2025, poesia
poesia 100
88 orrialde
978-84-19570-47-5
Azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
1996, poesia
 

 

GREBA EGUNAK

 

 

 

Carrefourreko aparkalekuan

nago auto barruan.

 

Haize erauntsiak agure bati

aterkia hautsi dio

 

akuarelaz egina dirudi

paper granulatuan marraztutako

egun hits honek.

 

Labek, Cfdtek eta Cgtek

greba egunak antolatu dituzte

—abenduaren 20tik 23ra arte—

 

ez dutela etsiko

esan du jaka horia duen andreak

 

mila eta berrehun euroko

soldata, hiru haur eta

bakarrik bizi dela.

 

Ondotik igaro den emakumeak

maskara kokotsean duela

haserre kazetariari:

 

erosteko eskubidea

urratzen didate niri

grebalariek

 

eta merkataritza-gunean sartu da

fededunak elizara sartzen diren

debozioarekin.

 

Ekaitza gero eta

perfektuagoa da.