Aurkibidea
[begi eta ile solteetatik gertu]
[ai, jada ez da niretzat edertasun kristalezko hau]
[hi gabe egiten nian buelta, hordi antzean]
[hil egiten da adierazten ez dudana]
Erromaren berragerpen poetikoa
Erromako azpiproletarioen aberastasun-nahia
Zati epistolarra, Codignola mutikoari
Tiberiade eta itsasoaren arteko 85 kilometroetan
Herrira itzultzen (Bosgarren aldaera)
Aurkibidea
[begi eta ile solteetatik gertu]
[ai, jada ez da niretzat edertasun kristalezko hau]
[hi gabe egiten nian buelta, hordi antzean]
[hil egiten da adierazten ez dudana]
Erromaren berragerpen poetikoa
Erromako azpiproletarioen aberastasun-nahia
Zati epistolarra, Codignola mutikoari
Tiberiade eta itsasoaren arteko 85 kilometroetan
Herrira itzultzen (Bosgarren aldaera)
Gaur egungo idazleei
Beha nagokizue: hor zaudete, lagunak gara oraindik,
pozik elkar ikusi eta diosal egiteaz, kafetegiren batean,
Erromako andre ironikoen etxeetan...
Baina gure diosalak, barre-iduriak, grina komunak,
inorena ez den lur bateko ekintzak dira: waste land… bat
zuentzat, eta niretzat bazter bat istorio baten eta bestearen artean.
Jada ezin dugu benetan elkar hartu: ikarak hartzen nau,
baina gure baitan da mundua munduaren etsai.
Ai letterati contemporanei
Vi vedo: esistete, continuiamo a essere amici, / felici di vederci e salutarci, in qualche caffè, / nelle case delle ironiche signore romane… / Ma i nostri saluti, i sorrisi, le comuni passioni, / sono atti di una terra di nessuno: una… waste land, / per voi: un margine, per me, tra una storia e l’altra. / Non possiamo più realmente essere d’accordo: ne tremo, / ma è in noi che il mondo è nemico al mondo.