Aurkibidea
[begi eta ile solteetatik gertu]
[ai, jada ez da niretzat edertasun kristalezko hau]
[hi gabe egiten nian buelta, hordi antzean]
[hil egiten da adierazten ez dudana]
Erromaren berragerpen poetikoa
Erromako azpiproletarioen aberastasun-nahia
Zati epistolarra, Codignola mutikoari
Tiberiade eta itsasoaren arteko 85 kilometroetan
Herrira itzultzen (Bosgarren aldaera)
Aurkibidea
[begi eta ile solteetatik gertu]
[ai, jada ez da niretzat edertasun kristalezko hau]
[hi gabe egiten nian buelta, hordi antzean]
[hil egiten da adierazten ez dudana]
Erromaren berragerpen poetikoa
Erromako azpiproletarioen aberastasun-nahia
Zati epistolarra, Codignola mutikoari
Tiberiade eta itsasoaren arteko 85 kilometroetan
Herrira itzultzen (Bosgarren aldaera)
Heldua? Ez, inoiz ez, existentzia bera bezala,
ez baita sekula ontzen —beti berde,
egun ederretik egun ederrera—,
ez dut beste aukerarik, misterioaren
monotonia zoragarriari leial izatea baizik.
Horra zergatik zorionean
ez dut sekula etsi,
horra zergatik nire erruen atezuan
ez dut sekula izan benazko ausikirik.
Bat, beti esangabekoarekin bat,
naizenaren sorburuan bertan.
Adulto? Mai — mai, come l’esistenza / che non matura — resta sempre acerba, / di splendido giorno in splendido giorno — / io non posso che restare fedele / alla stupenda monotonia del mistero. / Ecco perché, nella felicità, / non mi sono abbandonato — ecco / perché, nell’ansia delle mie colpe / non ho mai toccato un rimorso vero. / Pari, sempre pari con l’inespresso, / all’origine di quello che io sono.