Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Irlandar hegazkinlari batek
bere heriotza iragartzen du
Badakit neure patuarekin topo egingo dudala
goiko hodeien artean, non edo han;
borroka egiten diedanak ez ditut gorroto,
babesten ditudanak ez ditut maite,
nire herrialdea Kiltartango Bidegurutzea da,
nire herrikideak, Kiltartango behartsuak,
inolako eraldaketak ez die ezer kenduko,
ez ditu halaber lehen baino zoriontsuago bihurtuko.
Ez legeak, ez betebeharrak, ez ninduen eraman borrokara,
ez gizaki publiko bihurtzeak, ez jendetzaren txaloak;
irrika bakarti atsegin batek
ekarri ninduen hodei arteko anabasa honetara;
dena orekaturik dakart oroimenera,
zetozen urteak alferrik galduak izango zirela zirudien,
iragan urteak, berriz, arnasa galtze hutsa;
bizitza hau orekatuz, heriotza hau.
An Irish Airman Foresees his Death
I know that I shall meet my fate / Somewhere among the clouds above; / Those that I fight I do not hate, / Those that I guard I do not love; / My country is Kiltartan Cross, / My countrymen Kiltartan’s poor, / No likely end could bring them loss / Or leave them happier than before. / Nor law, nor duty bade me fight, / Nor public men, nor cheering crowds, / A lonely impulse of delight / Drove to this tumult in the clouds; / balanced all, brought all to mind, / The years to come seemed waste of breath, / A waste of breath the years behind / In balance with this life, this death.