Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Erretiratu zahar baten auhena
Nahiz eta orain zuhaitz hautsi baten
pean babesten naizen euritik,
aspaldi, denborak itxuraldatu baino lehen,
nire aulkia gertuago zegoen sutatik,
maitasunaz eta politikaz
mintzo zen jendearen konpainian.
Nahiz eta gazteek berriro makilak zorroztu
matxinadaren baterako
eta doilor zoro horiek amorratu
giza tiraniaren kontra,
itxuraldatu nauen denboraz
baino ez naiz jardungo.
Ez dago emakumerik aurpegia jiratuko duenik
zuhaitz hautsi bati begiratzeko,
eta, hala ere, nire memorian daude
maite izan nituen eder haiek.
Itxuraldatu nauen denborari
tu egiten diot aurpegira.
The Lamentation of the Old Pensioner
Although I shelter from the rain / Under a broken tree, / My chair was nearest to the fire / In every company / That talked of love or politics, / Ere Time transfigured me. // Though lads are making pikes again / For some conspiracy, / And crazy rascals rage their fill / At human tyranny, / My contemplations are of Time / That has transfigured me. // There’s not a woman turns her face / Upon a broken tree, / And yet the beauties that I loved / Are in my memory; / I spit into the face of Time / That has transfigured me.