Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

Eskerrak

 

      Eskerrak eman nahiko nizkioke lehenengo promesaren antzezlanetan sortzaile izan den jende nukleoari. Intzari, rolloa segitzeagatik hasieratik, eta Ane, Eider, Maiana eta Edurneri, eta Promesarik txikienako lan talde osoari. Esker infinituak, hasieratik bidelagun eta eskuzabaltasun iturri izan dudan Matxaleni eta bere ezusteko begiradari. Luze joko luke liburu honetan bidelagun izan den Oierri eskertu beharrekoen zerrendak, baina besteei lekua egiteko duzun dohain horretatik ikasten jarraitzen dut. Zuei bioi, esan, nire antzerkiko gurasoak izan zaretela, eta, momentu honetan, zuek hiltzen ari naiz, zin degizuet egingo dudala. Bide batez eskerrak Horman Poster-eko ex-boskoteari eta Metrokoadrokako lagunei familia disfuntzional eta hedatuen ateak zabaltzeagatik.

      Behin familia aipatuta, eskerrak ere batzuetan antzerkiak kontsumitutako egunerokoari eusten diozuenoei eta bizitzaren grazia eta anparoa zaretenoi. Ez gaitu legeak errekonozitzen eta lotsa ematen dit zuen inizialak jartzeak, baina talde politak egiten ditugu.

      Eskerrak ere familia nuklearrari “Maite eta bere lagunen kontu aldrebesak” haienak izango balira bezala defendatzeagatik besteen aurrean. Nahiz eta badakidan, antzokira zatoztenetan behin baino gehiagotan zuen kolkorako diozuela, “Ze demontretan ari dira?”. Amari eskerrak bere hitzak lapurtu eta abisatu gabe antzezlan guztietan zitatzen uzteagatik.

      Eskerrak ehazeri eta ehazekideei, ezinezkoan eusteagatik, horrelako aukerak izan ditzagun sortzaileek.

      Eskerrak publikoari, orokorrean, ze antzerki testu hauek zuekin batera idatziak izan dira.

      Eta eskerrak jada ez diren guztiei, haustura guztiei. Ez dago promesarik hausturarik gabe.