
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
17. INFINITU TATTOOAK[10]
(Bozgoragailuetatik entzuten da abestiaren musika. Ilaran jartzen dira itxiera abestia interpretatzeko, musikal handietan egiten den modura. Abestian zehar, hatz txikiarekin eskua luzatuta dantza bat burutuko dute. Gorputz atal batean tatuatuta duen infinitu hautsia, edo hobeto esanda, irekia erakutsiko dio publikoari.)
Hatz txikitik helduta
kudeaketari tiro
hau gara, hemen gaude
maite dugu maite gaituzten aldiro
Infinitu tattooak
opari fin-finak
genesiak, faseak
inoiz ezezagunak, noizbait lagun-minak
Ikusten zaitut zabal ta gardena
ene lekuko, gure totema
saiatzearena
da gure promesarik txikiena
Antza dugu tarteka
perimetro berdinak
elkarren fan zu, fan ni;
organoen konexio ta feelingak
Lagun versus lanegun
ta kafe bat ez da aski
zuekin bizi nahi dut
baina zein fantasia da hori zehazki?
Eeeee!
Ikusten zaitut zabal ta gardena...
(Dibanean elkartuta ematen dio amaiera taldeak. Bihotz baten gainean eseritako lagun talde baten silueta ikusten da. Amaierako agurra. Iluntasuna.)
[10] Abesti hau originala da eta antzezlanerako sortua izan da. Letra Eider Perezek idatzi du taldearen ideietatik abiatuta eta musika konposaketa Paxkal Irigoienena da. Abesti honen grabaketa Asier Renteriaren Noidxe estudioan egin zen, eta aktoreez, eta aipatu ditugun lagunez gain, grabaketan Julen Etxeberri eta Allande Etxeberrik hartu zuten parte bateria eta baxua joaz.