
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
7. ITXI BEGIAK GURE URTEBETETZEAN
(intzari pistola kendu, lasaitu eta erdira eramaten du maitek. Lau zutoinak jartzen dizkio babesleku gisa inguruan.)
maite: Lasai, zuretzat ere ekarri dut denontzat ekarri dudana. Hemen, hemen jarriko dut, zu egon hor, besterik ez. Hemen jarriko dizut hau, hori da. Eutsi. Perfekt, dena ondo dago.
Ez zabaldu begiak oraindik.
Oraindik ez.
Gaur ospakizun eguna da, desio bat eska dezakegu. Hori da, gure eguna da, eta denok desio bat eska dezakegu. Gure urtebetetzea izango balitz bezala.
(maitek mikroa hartzen du eta meditazio saio batean bezala, irudikapen ariketa bat proposatzen dio intzari.)
Momentu hori, justu kandelari putz egin aurreko momentu hori, ikus dezakezu?
Sua nolakoa da begien aurrean? Kea usaintzen duzu? Orain bai, desio bat eska dezakegu. Bakarra, e! Zer eskatu duzue? Ez esan. Ikusten ari naiz eta. Izugarria da. Pilo bat desira daude flotatzen, denak batera, mamuak bezala, lagunak ematen dute.
Begira, ez dakit zer aurkituko duzun begiak zabaltzerakoan, baina ireki aurretik, presta zaitez kolore eta forma guztiak berriz ikusteko, presta zaitez pozerako berriz, eta presta zaitez, dezepziorako.
Bat, bi eta hiru.
(maitek putz egiten du, kandelei egiten zaien moduan.)