Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

10. HILOTZAK BIHOTZEAN ETZANDA

 

(Gorpuak dibanean bata bestearen gainean botata. Isiltasuna. Roomba martxan jartzen da, eszenatokia zeharkatzen du. Objektu estrainioaren inguruan geratzen da, bueltaka.)

 

lagun ezkutua:

      Gertatzen ari dena oihukatzea

      galtzera goazena

      eusteko modua da

      Zer da lagun talde bat?

      ametsen elkarketa

      hitz emandako promesa guztiak / bete gabeko promesa guztiak

      bihotz batean etzanda.

 

(Beat bat duen interferentziaren soinua entzuten da. Isiltasuna. Roombak bere bidea jarraitzen du.)