
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
1. ILARA
(intza eta maite eszenatokian daude zutoin bana eskuetan.)
intza: Kaixo…
maite: Ei…
intza: Inoiz ez dakizu zenbat denbora behar duen honek…
maite: Segituan gara…
(Lehen dezepzio zantzuak, publikoa ez dator okasiorako jantzita. intzak maiteri belarrira zerbait esaten dio.)
intza: Zuk abisatu diezu?
maite: Bai. Zuk?
intza: Nik ere bai.
maite: Gehiago espero nuen ba…
(Publikoa aztertzeko denbora hartzen dute.)
intza: Hala ere, jende dezente, ezta?
(Eskuan dakartzaten zutoinak kokatzen dituzte. Eszenatokian lau zutoinak publikoarekiko ilara horizontal batean daude kokatuta.)
maite: Ba listo. Baina, zuk gonbidatu dituzu?
intza: Bai. Zuk?
maite: Nik ere bai.
biak: Eupa… (biek batera hitz egiten dute, idatzizko gonbidapen bat irakurtzen ariko balira bezala.)
Kaixo lagun,
Gu bezala, zu ere laguntasuna komunitateak harilkatzeko alkimia dela konbentzituta zaudenez, ospakizun honetara gonbidatua izan zara. Hauxe da gugandik espero zenuena. Hemen egotea. Eta hemen gaude. Hori da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena. Gaur, Maite, Intza eta zu lagunak izatera jolastuko gara.
Mila esker gure ospakizunera etortzeagatik!
intza: Ze beti dago zer ospatu. Adibidez, azkenaldian…
maite: …beti da norbaiten urtebetetzea. Bat, bi eta hiru!
(Txistua botatzen dute eskuaren ahurrera. maitek lehen ilarako lagun bati eskaintzen dio eskua.)
intza: Hiru? Oraindik goizegi da!
maite: Barkatu. Bat eta bi!
intza: Momentuz, bat eta bi.
biak (batera): Bat eta bi…
(intza zutoin batera doa eta zinta ateratzen du.)
intza: Hau inportantea da.
(Alboetako zutoinak binaka lotzen dituzte.)
maite: A, ba bai.
intza: Horrela sarrera bat dirudi.
maite: Edo irteera bat.
intza: Hau bai dela, sarrera edo irteera...
biak (batera): Klasiko bat!
maite: Itxoin!
intza: Zuek egon hor.
maite: Pazientzia…
intza: Gertatuko da…
maite: Lehenengo, ezagutu egin beharko dugu elkar.
(Zutoinen erdian geratu den hutsunea ixten du maitek. Zutoin guztiak lotuta, itxaron ilara bat dirudi. Begirada jokoekin lagun berriak seduzitzen dituzte itxaroten duten bitartean.)
intza: Honek ilara bat dirudi.
maite: Ilara klasiko bat. Laguntasunak bere denbora behar du.
intza: Ordena bat eskatzen du.
maite: Hori bai, azkena iristea ez da zertan txarra izan. Azkenak iristen diren lagunak dira batzuetan geratzen direnak. Ea nor datorren…
(Ilaran atzerantz joaten da begiratzera maite. intzak bidean geldiarazten du.)
intza: Hor! Zu geratu hor. Zu geratu hor, betiko.
maite: En plan dramatiko?
intza: En plan Errenazimentuko neurriak mantentzen. Hor dago lagun klasiko bat. Hor dago La maja!
(maitek La majaren irudia sortzen du.)
maite: Eta hor lagun klasiko bi! La maja y su amiga la maja.
(intzak maiteren lekua hartzen du eta La majaren irudia egiten du, bere estilora.)
intza: Ez. Su amiga la maja y la amiga de su amiga la maja.
(maitek jolasa uzten du, eta ilarara itzultzen da. Bizkarra ematen dio intzari.)
intza: Baina, batera gaude?
maite: Elkarrekin gaude.
intza: Nahiago dut bi garenean hiru garenean baino.
maite: O! Hori oso tradizionala da.
intza: O! Hori oso biolentoa da.
maite: Begira, ireki egingo dugu…
(maitek erdiko zutoinen arteko zinta askatzen du.)
intza: Egon! Agian ez dakite sartu nahi duten edo ez. Lehenengo elkar ezagutu behar dugu. Lagunarteko harreman guztiek dute beren kontakizuna.
maite: Gure genesia kontatuko dugu?
intza: Bai!