Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

5. BENETAKO LAGUNA

 

(Lagun taldea entzundakoari buruz hitz egiten hasten da, zutoinak mugituz. abbaren Lay all your love on me abestiaren introa entzuten da. Taldea abestia interpretatzeko prestatzen da zutoinekin egindako erronbo batean kokatuta. Zutoinekin eta zintekin egindako irudiekin koreografiak burutuko dituzte abestian zehar.)

 

Benetako laguna

 

Aspalditik gara gu lagun

Baina honetan antz izpirik ez dugu

Zu dena arau ta segurtasun

Ta zuk jin-joan aske bat egiten duzu

 

Laguna zuuuuu

Esadazu

Negar ala irrirako

Hemen nauzu, u!

 

Benetako laguna naiz

Hartu eta ematen dut

 

Gustura asko hartzen duzu

Baina zurea bakarrik zaintzen duzu

Noiztik hasi gara neurtzen

Laguntasuna gramoka kontsumitzen.

 

Laguna zu

Entzuidazu

Ahal dudan hobekien

Hemen nauzu

 

Benetako laguna naiz

Onartzen banauzu (bis)

 

Kafe bat eskaintzen didazu

baina gureak gehiago balio du

Nik ere asko maite zaitut

Baina poliamore pixkat behar dut

 

Laguna zu

Kontadazu

Larrialdi baterako

hemen nauzu

 

Benetako laguna naiz

Ulertzen banauzu

 

Benetako laguna naiz

Zuk ulertzen nauzu