Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

Sar hitza

 

ehaze

 

      Maite Aizpuruak sortutako Infinitudrama konpainiaren hiru testurekin osatu dugu Herrenaren promesak liburua: Erresistentzia arazo fisikoa da, Promesa berdina egin diegu lagun guztiei eta Promesarik txikiena.

      Maite Aizpurua batez ere Erresistentzia arazo fisikoa da lanarekin ezagutu genuen oholtza gainean. Bakarka egindako pieza hark liluratu egin gintuen, taularatzean agertzen zuen indarragatik, eta euskal gaitegira ekartzen zituen ardatz berriengatik. Arantzazu Fernandezek bere egunean aipatu zuen bezala, “korritzeko zinta baten laguntzaz, herrena izatearen diagnostikoari buruz eta debekuez” mintzo zen lan hura. Maite Aizpurua Dantzerti eskolako lehen belaunaldiko kide izan zen; garai hartan beste bi belaunaldikiderekin batera partekatu izan zuen sarri bidea: Xanti Agirrezabalaren Satiro eta Jon Ander Urrestiren Tribiz, baserri galdue garai berekoak dira. Hiru pieza haiek ilusioa piztu zuten antzerkizale askorengan, belaunaldi berri baten kalitatea eta begirada aniztasuna ikus genitzakeelako. Orduz geroztik, Maite bera proiektu askotan ikusi dugu bere onena ematen: Horman Posterren Antigone edo ezetzaren beharra eta Souvenir, eta Metrokoadrokaren Zanbuia!, Bidaide eta Zeozertan dabil baina ez dakit zertan, adibidez. Azkenaldian, berriz, konpainia proiektu propio baten sorkuntzan murgilduta ikusi dugu: Infinitudrama. Izen horrekin egindako lehenengo lana Donostiako Poltsiko Antzerki saria jasotako Promesa berdina egin diegu lagun guztiei izan da, eta ondoren lerro hauek idazteko unean estreinatzear den Promesarik txikiena, formatu handiagoko lana. Azken honen kasuan, gainera, idazketa kolektiboaren bidea hartu dute proiektuko kideek, besteak beste Mejillon Tigre taldeko kideen lankidetzarekin.

      Infinitudramaren bi obretan adiskidetasuna da ardatza, baina obra hauen erraietan kontatzen dena askoz zabalagoa da: jendarte gisa gure artean harremantzeko bideak, xxi. mendeko munduan bazterrekotzat jo izan diren bizimoldeak erdigunera ekartzeko jarrera, eta estutzen gaituzten normak ezbaian jartzeko umorearen erabilpen propio bat.

      Hiru lan hauekin egungo euskal antzerkiaren norabideak ulertzeko ahots propio bat ekarri nahi izan dugu, oholtzan bezala paperean ere, balizko ezerosotasunaren bidezko gozamena ekar dezakeena.