
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
12. MAMU KORRIKALARIAK
(Interpreteak bere gogoetak konpartitzen ditu korrika egiteko zapatilak janzten dituen bitartean.)
Mamu bat izan nahi dut. Gorputzik gabe, espektatibarik gabe, helmugarik gabe. Autosuperazioaren kantinelarik gabeko mamu bat. Mamu normal-normal bat.
Ibili-ibilian dabilen horietako bat grabedadea[2] existituko ez balitz bezala. Mamu korriente bat, gorputzik gabeko mamu bat. Hezur eta haragiaren tragediaz konturatu gabe. Larri banabil, paretak zeharkatu bidea mozteko. Argia baino azkarrago egin saltaka.
Badakit, badakit normalek gorriak ikusten dituztela ikusezinak direlako. Besteen begiradaren menpe, abandonatuta geratzen direla. Fantasiazko zikatrizak dituztela haiek ere. Baina mamurik herrenenak ere, hegan egiten du.
[2] “Grabedadea” hitza euskaraz gaztelerazko “gravedad” hitzetik datorren asmakizun bat da. Hitz honek hainbat esanahi ditu, eta horien artean, lehen kolpe batean testu honi dagokiona “grabitatea” izango litzatekeen arren, testu horretan “larritasuna, garrantzia” adierak ere ondo doazkio. Euskaraz, hizkera kolokialean “gravedad” hitza esateko “grabedadea” esatea ohikoa da interpretearentzat eta hala erabiltzen du antzezlanean, zentzu bikoitz hori posible izan dadin.