
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
2. HAS GAITEZKE ELKARRI KOPIATZEN
(Argi zutabe bat bola dirdiratsuaren gainean. Itzali egiten da.
Hondoko oihalak dir-dir egiten du eta lagun taldea ikusten da atzean. Haluzinazio edo iragarki musikal baten antzera agertzen dira lau lagunak eszenara. Musika hipnotikoa. Haien ardatzean biraka dabiltzan bitartean mimesi jolasean dabiltza, elkar kopiatzen. Publikoa erakarri nahi dute. Lau lagunek tartekatuta hitz egiten dute ahots bakarra izango balira bezala.)
ixa: Ixa naiz.
maiti: Maiti.
maia: Maia.
ana: Ana naiz. Lagun jatorra.
ixa: Beti disponible kafe edo kaña baterako.
maiti: Lagunak beti lehen lerrora.
maia: Nirea emozioen kudeaketa da.
ana: Lagun atsegina.
ixa: Ondo pasatzeko laguna.
maia: Zure arazoei konponbidea atxematea, elkarrekin negar egitea, pertsona berdina gorrotatzea zu hobeto sentiarazteko…
ixa: Ez zaitut rayatuko nire ezinegonekin. Horretarako nire lagun onena daukat.
maiti: Parranda eta hausnarketa, oreka perfektua. Entzun nahi ez duzun hori entzuten lagunduko dizut.
ana: Beti esango dizut entzun nahi duzuna. Koldarra naiz? Ez dakit. Ez zait konfliktoa gustatzen.
ixa: Ei! Herriko kotilleo guztiak dakizkit! Nirekin ez zarete aspertuko.
maia: Ekintza zuzena maite dut.
ixa: Lotsa ematen dit utzitako dirua bueltan eskatzeak.
maiti: Lagun ona naizelako. A! Eta barkamena eskatzen ikasi dut. Barkamena eskatzen dakit.
ixa: Aprobetxa zaitezkete nire diruaz.
ana: Gustatzen zaidana da gertatzen zaizunari soinu banda jartzea.
maia: Nagusiaren autoaren errotak zulatzeko, hor naiz!
ana: Pozik zaudela? Badut kanta bat.
(Abesti hipnotikoak geroz eta erritmo biziagoa hartzen du.)
maia: Ex-ari putada bat egiteko, hor naiz!
ana: Haserre zaudela? Badut kanta bat.
maia: Gaizki sentiarazi zaituen norbait hiltzera joateko goizeko hiruretan, hor naiz!
ana: Bikotekideak utzi zaituela? Baditut hamar kanta.
maia: Parranda ateratzen naizenean, sua naiz.
ana: Landetxe batera goazela? Badut abesti mitikoa!