
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
11. HERRENAREN PRIBILEGIOA
(Makinatik erortzen da. Hau mugitzen hasten da, albo batera jarri eta korrika egiteko prestatzeko berriz. Minez dagoela dirudi makina mugitzerakoan.)
Trankil, lasai. Ez da hainbesterako. Bakarrik ahal da, e, ez, ez ez dut laguntzarik behar, zuek egon hor, lasai, begira.
(Hemendik aurrera, interpreteak makina eta espazioa bera korrika egiteko prestatuko ditu. Oinarriak errebisatu, torlojuak estutu eta segurtasuna begiratu. Espazioko kableak alboetara txukundu.)
Herrena izatea ez da hainbesterako. Herrena izatea pribilegioa da. “Dena bentajak”. Bipedoa zara. Bi hanka dituzu, ez dela gutxi, eta beren pedora doaz. “Dena bentajak”!
Lisiatua zara, baina bakarrik erdizka.
Berezitxoa, baina neurrian.
Pena ematen duzu, baina enbolia batek jo gabe.
Balantzaka zabiltza, baina zutik.
Potola, eta aitzakiarekin.
Anormala, baina integratua.
Amorfoa, baina sexya.
Disidentea, baina anbiguoa.
Ortopedikoa, baina malgua,
Normal-normala, baina bi pauso atzetik dabilena.
Ez biktima, ez borreroa.
Kolektibo, talde, identitate propiorik ez duen sasi-elbarritua.
Dena bentajak!
Autobusean eserita joan nahi duzula? Mainak egin eta listo.
Astelehenetan, baja por coja.
Lehenengo pisura igotzeko igogailua? Oh, yes.
Ligatu eta gero galbanak ematen dizula?
Goizetan ezkerreko hankarekin jaikitzen zarela?
Koartada perfektua.
Ez dizu Behobia korritzen bihotzeko batek emango. Gizarte Segurantzari gutxiago ordaintzen diozu. Koreografia tonto bat egin eta txalotu egiten zaituzte, e? Bai!... (Publikoari ironiaz) Nola da? (Publikoa bera animatzera gonbidatzen du azerikeriaz) Baaai! Errukia merke dago. Eta ez zaituztenez hartzen inongo lanetan, ba lan bat gutxiago! Lanik ez egitea, loteria!
(Makinara hurbiltzen da. Korrika-makinaren interfazean kokatutako artxibo irekia hartzen du. Paperak ateratzen ditu barrutik eta kolkoan estutu. Zintaren abiadura maximora jartzen du eta honek soinu altu bat ateratzen du.)
A! Eta abantailarik handiena. Herrena baldin bazara… lehenago harrapatuko dute beste gezurti bat... zu zeu baino.
(Artxiboa zintara erortzen uzten du eta ukitzerakoan honek bortizki jaurtitzen du kanpora. Ondoren, esku artean paperak hartu, gorantz astiro igo eta erortzen uzten ditu. Zintarekin kolpatzean norabide guztietan sakabanatzen dira. Informeen paperak eszenatoki osoan zehar barreiatuta geratzen dira. “Stop” botoi gorria sakatu eta makina itzaltzen du. Apurka-apurka gelditzen ari den zintaren hotsa entzuten da.)