
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
8. LAGUNTASUNA DEFENTSA BASATI BAT DA
(Aste Santuko martxa bat entzuten da. Pasioz beteta sartzen dira lagunak eszenara. Prozesio baten gisan, ana dibanean jarrita eszenatokitik paseatzen dute.)
ixa: Ostia, Ana, zein ongi kontatu duzun! Dios! Erregina, guapa!
denak: Guapa!
ixa: Leiala...
denak: ...ala!
ixa: Airosa…
denak: ...osa! Erregina, erregina, erregina!
(ixak laguntasunaren aldeko diskurtsoa botako du, predikatzaileek egiten duten modura.)
ixa: Nire lagunak… Bisexualak. Okupak. Mendigoizaleak. Boomerrak. Nire lagunak. Irakurketa klubera joaten direnak. Pertsona bakar batengatik begano batean afaltzen amaituko dutenak. Abertzaleak, oraindik gelditzen bada baten bat, inpuntualak, irakasleak. Dermatitisa duen jendea, diabetikoak eta humanistak. Nire lagunak… Ez didatenak inoiz esan: “Ez zara hor egon”, “Hau ez nuen zugandik espero”, “Ni horrelakoa naiz eta punto”, “Zure sekretua kontatu dut...”. Nire lagunak… Bikotekidearengatik abandonatzen ez nautenak. Istripu bat edukiz gero nirekin ezkonduko liratekeenak ospitalean gau bat nire alboan pasatzeko. Oraindik haurrik izan ez dutenak ni bakarrik ez uzteko. Beti daukatenak klinex bat edo raya bat niretzako. Nire ex-arekin liatzen ez direnak. Nahita sekula minik egingo ez didatenak. Nire zoriontasunaz pozten direnak.
Nire lagunak… Esaten didatenak: “Ez kontatu hau inori, e”. Esaten didatenak: “Amiga, date cuenta”. Nire lagunak!
Parez parekoak, aurrez aurrekoak, albokoak, laguna ezin da azpian edo goian egon, laguna hor egon behar da. Laguntasunak leku eta denbora bat behar du. Laguntasunak ordena eskatzen du. Laguna ez da odolekoa. Laguna ez da azalekoa. Laguna zu bezalakoa da. Zure maskota ezin da zure laguna izan, Lagun ezin da zure laguna izan. Laguna humanoa da, Chenoa bezala.
Begira, munduan gehien gorrotatzen dudana seme-alabak berdin janzten dituzten gurasoak dira. Hor egon behar dute haien zapatei, galtzei eta kamisetei begira pentsatuz: “Bera da edo ni naiz?”. Nik ez dut nire anai-arreben antzik izan nahi.
denak: Nik ere ez!
ixa: Are gehiago, nik ez dut nire gurasoen antzik izan nahi.
denak: Nik ere ez!
ixa: Nik nire lagunen antza izan nahi dut. Are gehiago, nik nire laguna izan nahi dut.
denak: Nik ere bai!
ixa: Eta zuek? Gure antza izan nahiko zenukete? Ez gara hain ezberdinak, e. Begiratu, begiratu elkarri… ze nik ez dut gure antzik ez duen lagunen antzik izan nahi. Begira… igual-igualak gara.
Behin, Leitzan, ezagutu nuen tipo bat, eta esan zidan humanistak ez zirenak, tipo Victor Hugo, Nietzsche eta hauek, bizitza osoa igaro zutela lagun on baten bila laguntasunaren inguruan filosofatzen eta azkenean… bakarrik hil omen ziren. Victor Hugo ez da humanista, Perurena bai. Simone bai. Nietzsche ez da humanista. Gu bai.